Saskia

Inicio > Nola erosi > Ordainbideak

Ordainbideak

Ordainbideak
 

Zure eskaria egiterako orduan, honako ordainbideak dituzu eskuragarri:

BANKU-TRANSFERENTZIA

 Zure eskaria egin ondoren, posta elektroniko bat jasoko duzu zure eskariaren zehaztasun guztiekin. Posta jaso ostean, honako kontu-zenbakira transferentzia egin beharra dago: IPAR KUTXA 3084 0042 51 6300040397.

Transferentzia  aipatutako zenbakira egin behar da eta transferentziaren kopia bat bidali behar zaigu faxez 944 037 808 zenbakira, edo trasnferentzia online egin baduzu, ziurtagiria posta elektronikoz  Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko  helbidera. Ziurtagiria jaso ondoren, gure  administrazioak logistika zerbitzuei zure eskaria bidaltzeko agindua emango die. 

Ohar garrantzitsua

  • Online dendan  www.euskolabeltienda.com egiten den lehenengo erosketan, hiru ordainbide soilik onartuko dira: banku-transferentzia,  jasotzean ordaintzeko (errenboltsozko erosketa) edo kreditu-txartela (adibidez VISA).
  • Autonomo eta enpresen kasuan, beti ere lehenengo erosketa ez bada, banku-helbideratzea edo epeka ordaintzeko aukera dute.

ERRENBOLTSOZKO ORDAINKETA

Zure eskaria jasotzen duzun unean gauzatzen da errenboltsozko ordainketa. Eskariaren zenbatekoa Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko -ek kontratatutako garraio enpresari eman beharko zaio eskaria jasotzen den unean. Ordainbide honek %3-ko  errekargua dauka, eta gutxienez  4 € + BEZa izango da. Hau guztia erosketa gauzatzean eta saskia bistaratzean adierazten da.

Ohar garrantzitsua

Ordainbide hau 300€-ko diru kopurua gainditzen duten eskarietan ez da onartuko. Zure eskariak kopuru hori gainditzen badu, zuzenean aukera hau ezin izango duzu bistaratu.

KREDITU-TXARTELA

Zure ordainketa kreditu-txartelaren bidez egin nahi baduzu, 3DSecure sistema erabiliko da. VISA y MASTERCARD txartelek sortutako azken sistema da, interneten erosketa seguruak egitea ahalbidetzen duena eta eroslea txartelaren benetako titularra dela egiaztatzen duena.

Hemendik aurrera kode bat beharko duzu, zure banketxeak emango dizuna. Horrela, iruzur egitea ezinezkoa gertatzen da eta prozesuaren segurtasuna bermatzen da.

Nola lortu daiteke kodea?

Zure banketxean lortuko duzu (txartelaren banketxe berean). Dagoeneko banku elektronikoaren erabiltzaile bazara, ia kasu gehienetan zuzenean online kodea eska dezakezu.

Oso prozesu erraza da eta eta orain artekoaren oso antzekoa.

  • VISA txartelaren bidezko ordainbidea aukeratzean, txartelaren zenbakia eta iraungitze-data eskatuko zaizkizu.
  • Pantaila berria agertuko da eta bankuak zure kodea idazteko eskatuko dizu. Gogoratu kode hau zure banketxeak aldez aurretik  emandako kodea dela, eta EZ zure txartelaren atzealdean azaltzen den 3 zifrako zenbakia. Ondoren, gure zerbitzariak guztia zuzena dela baieztatuko du.

Gogorarazten dizugu ordainbide honek ez duela inongo errekargurik.

BANKU-HELBIDERATZEA

Aukera hau, soilik aldez aurretik  www.euskolabeltienda.com helbidean erosketa bat egin duten autonomo eta enpresentzat dago erabilgarri. 

Aukera hau hautatzen duzunean guk onartu behar dugu, Onartu ondoren, eskaera bat egiten duzun bakoitzean,  www.euskolabeltienda.com-en gestio-sistemak banku-igorpena helbideratuko du ordainketa egunean eta zuk adierazitako bankuko kontuan.

Oso erraza eta erosoa da. Hornitzaile bat balitz bezala baina internetek soilik duen azkartasunarekin.

Banku-helbideratzea ordainketa geroratu  mota ezberdinekin gauzatzeko, jar zaitez gure bezeroaren arretarako sailarekin harremanetan 946 121 079 telefono zenbakian.